BIDEA, OINAZPIEN LEUNGARRI – Igor Goitia.

 

 

ERREALITATE  GORDINAREKIN BAT-BAT EGINIK

 

Haizeak sutsu jotzen duenean,

zuhaitzak inarrosia izanik, haizearekin egiten du bat.

 

Arrainak, korronte bizian dagoelarik,

ezin korronteari kontra egin.

 

Marinelak, itsaso zakarrean,

ez itsaso oldartuari,

ez ezin kontatuzko olatuei,

ez die kontra egiten.

Ostera baizik, etengabe txanpak hartu, itsasoa noiz baretuko zain.

 

Gizakia ere, bizitza oldartzen zaionean,

bizitza-korrentearekin bat eginik,

beti barealdiaren zain,

beti bere korronte propioa egiteko unea

noiz etorriko zain.

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

DESIKASTEN  IKASI,  DESIKASIZ  IKASI

 

Ikasiz ikasten omen da.

Zenbat eta gehiago ikasi,

hainbat eta gehiago ikasi ahal izan.

Ikasterako jaioak, omen.

Ikasitakoan, helduak, nonbait.

Baina… Nola ikas des-ikasten?

Nola des-ikasi ezin ikasizko azken huraxe ikasteko?

Nola ikasi des-ikasten… eta horrela gehiago ikasi?

Nola des-ikasi eta honela mugarik gabe ikasi?

 

 

 

 

ZINETAN  BALIO  DUENAK  EZ  DU  ERDIBIDE  POSIBLERIK

 

Zinetan balio duenak ez du erdibide posiblerik.

 

Zer erdibiderik egongo da maitasunean?

Zer erdibiderik zoriontasunean?

Zer erdibiderik askatasunean?

 

Zinetan balio duenak ez du erdibide posiblerik.

 

 

Gauza zin-zinez baliotsuekez dute ez muga ez azkenik.

Eta mugarik gabeko zera horietako batean nola jarriko dugu, bada, erdibidea?

Nola izango gara bada, neurritsu eta zuhurrak?

 

…baina neurritsu izatea bageneuka ere,

nork luke nahi neurritsu izan

amodioan, askatasunean, egiaren bilaketan…?

 

Zinetan balio duenak ez du erdibide posiblerik.

 

Ezer gutxi balio duten gauzetarako dago neurria.

Gauza handietan neurririk ez!

Egiarekin neurririk ez!

Bizitzarako erdibiderik ez!

 

Ur sakonetan nahi dut igeri egin.

Goi haizetan hegan egin.

Bete-betean bizitzeko naiz jaioa!

 

 

Igor  Goitia.

 

 

Tags: , ,

No comments yet.

Leave a Reply