EHIZTARI BELTZAK

 

 

Imagen29

 

 EHIZTARI  BELTZAK

 

ZIGOR  GOITIANDIA

 

Rolf-en ekipoa, hogeitahamar baten atzetik ibili zen azkenengo hiru gauetan. Gure taldeak, Ygrailek gidatuta, beste hogeitazazpi lekutu zituen basoan. Gauekoz osatutako talde biak,  gizakiak bizi ziren edozein hirigunetik nahikoa distantzia haundira zegoen leize batetan bildu ziren, Otsoaren Koba  izenaz ezagutzen zena.

─ Beraz, hamarreko batzuk dauzkagu leizezulo horretan ─ azaldu zuen Rolfek, Ehiztari Beltzen talde biak  labar baten gainean aurkitu zirenean.

Reynor, ilegorri erraldoia, bizarra igurzten ari zen lantzaren atzekaldeaz lurra zulatzen zuen bitartean.

─ Ez zait gustatzen ─ epaitu zuen ─ Imagen27Ez dakigu azken gau hauetan gehiago etorri diren edo ez. Nahiz eta heldu diren talde bakarrak bi hauek izan, gehiegi dira. Gainera, ia ziur gaude Maarwarth euren artean ikusi izanaz.

 

 

Zuzen zegoen. Bi taldeen artean hogei Ehiztari geunden bilduta, arima gabeko izaki krudel haietako berrogei edo berrogeitahamar akabatzeko nahikoa, baina Maarwarthen izateak egoera arreta gehiagoz aztertzera behartzen gintuen. Hura hemen ba zen, odol zurgatzaile boteretsuenetarikoak berarekin izango zituen, eta beharbada kobazuloan espero baino gehiago aurkituko ziren.

─ Zein da zure eritzia, Lenila? ─ galdetu zion Ygrail kapitainak, labarraren ertzetik basoa miatzen ari zen emakume ederrari.

Imagen10Lenilak, Ehiztari Beltzen janzki osoa jarrita zuela, larruzko praka ilun batzuk, hanka erdirainoko bota beltzak, eta material berdinaz eginiko ator eta jaka estuak, betondoa ilundu eta zalantzarik gabe hitzegin zuen.

─ Ehizean dabiltza. Hori da Maarwarthek, bere agindupeko eremutik hain hegoaldera, hain talde handia batzeko izan dezakeen arrazoi bakarra. Nahikoa izan arte itxoiten ari dira, lana hasteko.

─ Berri hau Oniria Hirira helduarazi behar dugu ─ hitzegin zuen Rolfek ─ Ehiztari gehiago behar dugu. Unea heltzean zulotik atera eta biziguneren baterantz abiatuko dira, baina, zergatik etorri ote dira hainbeste?

Gauekoen erasoaldiak ohizkoak ziren eremu isolatuetako herrixka txikietan. Harrapakinak beharrezko zituzten haien odolaz elikatzeko, eta gizabanako indatsuenak gaueko izakietan bilakatzen zituzten, beraien biztanleria mantendu eta borrokan erortzen zirenak ordezkatu ahal izateko. Hamabost edo hogei izaki baino gehiagoko taldean mugitzea ez zen, aldiz, hain ohikoa.

Imagen34

 

Gutariko bi zaldiz abiatuko ziren Oniria Hirira, agintariak berri kezkagarriaz jabetu zitezen. Gainerakoak, aurre eman beharreko Gauekoen gutxi gora beherako zenbakia aurkitzen saiatuko ginen, baita jarraitu behar zuten norabidea ikertzen. Horretarako gauari itxaron beharko genion, eta pazientziaz zelatatu beharrezko informazioa lortu arte.

Ez ziren egunaren lagun, argi aski disidiratsuak itsutu egiten zituen, eta eguzki izpien ikutuak azala urratzen zien. Horrela, egunean zehar itzalpean hartzen zuten atseden, eta bidaiatzeko gaueko orduak erabiltzen zituzten.

Egunean zehar haien izkutalekura sartzea norberaren burua hiltzea litzateke, beraz kanpokaldean borrokatu beharko genituzke, iluntasuna errege zeneko orduetan. Ehiztari Beltzak prest geunden horretarako, urteak generamatzan egunez lo egin eta gauez bizitzen, ilargia zen gure jainkosa eta iluntasuna babesten gintuen estalkia.

Copia de 6-590x331[1]

 

Hurrengo gauean beste bi talde heldu ziren, larruzko korazaz babestuta eta armamentu arinaz hornitutako hogeitahamar edo berrogei Gaueko. Erasoaldi azkar baterako prestatzen ari ziren. Hurrengo ilargiarekin batera, mendebalderantz atera ziren.

─ Sartalderantz doaz, errekaren ubideari jarraituz. Ehun eta berrogeitahamar kontatu ditut, baina lerroaren inguruan zenbait gehiago zebiltzala usted dut ─ azaldu zuen aurreko orduetan zaintze lanetan ibilia zen Ehiztarietako batek.

─ Anbar Portua? ─ proposatu zuen Reynorrek.

Rolfek buruarekin ezezkoa egin zuen.

─ Ez dira nahikoak hiriko goarnizioari aurre egiteko.

─ Baina gehiegi, haien nahi soila mendebaldeko herrixkaren batetan hornigaiak lortzea izateko ─ gehitu zuen Lenilak, mapa bat atera eta ilargiaren argirantz zuzentzen zuela.

Une horretan, gure taldera egokitua izan zen Ehiztari gazteetako bat hurreratu eta mapan adierazitako kokaleku bat seinalatu zuen.

─ Sangalarreko Santutegia, horra zuzentzen direla uste dut. Igarotzearen Ospakizuna.

─ Ospakizun hori nire aitona-amonen garaian izan zen galerazia, gazte ─ bota zion aurpegira, mesprezu zantzu batez, Ygrailek.

Imagen12Lenilak begirada zorrotz bat zuzendu zion kapitainari. Ehiztari gazteak bere eskuz zuen lortua besteon begirunea. Ehiztari Beltzek eratzen zuten elitezko unitate batean sartu ahal izateko, eta bertan denbora batez bizirauteko gaitasuna erakusten zuen orok zeukan irabazia. Ehiztarien artean gailentzen zen osozko berdintasuna ulertzen ez zuten bakarrak ziren, jatorri noblea izateagatik edonolako nagusitasunaz bedeinkatuak izan zirela uste zutenak, Ygrail kasu.

─ Esan ─ eskatu zion Lenilak Ehiztari gazteari.

─ Egia da kapitainak diona ─ adierazi zuen mutilak betere mendeku gogorik gabe ─ Ni Anbar Portuko auzorik txiroenen jaio nintzena bezain egia, eta baita duela ia hiru udaldi, beste hamabost neraberekin batera, nagusien adinerako Igarotzea ospatu nuena bezain egia. Debekatua dago, badakigu hainbeste gazte leku berdinean biltzea, batez ere isolatua bada, zerri hoientzat erreklamu ederra izan litekeela, baina aintzinako ohiturak zailki desagertaraziko dira sartaldea bezain inguru malkartsuan. Talde txikitan ospatzen jarraitzen da, sekreturik haundienaz, une batzutan ezik…

Gaztea bapatean ixildu zen, aurre eman beharreko arazoaren handitasunaz jabetzean. Eraren batera, bere jendeari traizio egiten ari zen hain ekintza larriak salatzean, baina argi zeukan ez zegoela beste biderik. Hitzegiten jarraitzeko intentzioaz ireki zuen ahoa berriro, baina une latza aurreztu nion.

─ Bost hamarkadaro ─ azalpenaz  jarraitu nuen ─ ehun gaztek haien hamazazpigarren udarako Igarotzea ospatzen du, inguruko eremu sakraturik garrantzitsuenean jainkoei lore eskeintza bat eginez, solstizioaz batera.

─ Bi gau dauzkagu hara heltzeko ─ esan zuen Rolfek ─ Azkar joan beharko dugu, eta egunean zeharreko ordu batzuetan ere bidaiatu haiek baino lehenago heldu ahal izateko.

Orduan Ygrailek bi pausu aurrera eman eta mehatxuz begiratu zien beteranoenei.

─ Behatze talde bat besterik ez gara, esploratzaileak, ez daukagu ez armamentu ezta gerlari nahikorik mota honetako ekintza bat burutzeko.

Gero Rolfe eta niri zuzendu zitzaigun bere ergelkeria bilduma eskeintzen jarraituz, egiz dohatua bezain duintasunez gabetua zena.

─ Ez daukagu baimendua miaketa ekintza batetan hainbeste Ehiztariren bizitza arriskuan jartzea, Oniria Hiriak ezin du hainbesterainoko galera onartu, gutxiago oraindik legea era hain nabarmenean betetzen ez denean. Nagusien Biltzarrak ez luke sekula onartuko.

“ Biltzarra ─ pentsatu nuen ─ Zure Hiriburu Onirikoan bizi diren familia aberatsenen ordezkariz osatua, zurea barne, hiria sortzean oinarri bezala ezarritako justizia eta berdintasun baloreak usteltzen utzi dituztenak.

Oniria Hiriak ezin du onartu bere babeslerik onenetariko batzuen galtzea, baina aldiz ez dauka arazorik auzorik txiroenetan miseriak gero eta persona gehiago astintzen dituenean. Bertako jauregiak babestuak dauden bitartean berdin dio zenbat bizitza galtzen diren harresien kanpokaldean, eta antza denez, agintariek haien merkatal bidaietan xahutzen dituzten aberastasun kopuru ikaragarriek ere ez dute garrantzi handirik.

Jainkoak, Odiseo bat neure Itacara helduko balitz  eta haiekin guztiekin tronuaren aretoan sartu…”

─ Aginte nagusiduna naizen eran ─ epaitu zuen azkenean ─ neure erabakia da Oniria Hiriko errefortzuei itxarotea ibilbide nagusian.

Aginte nagusiduna. Hura baino nagusiago zirenek inposatutako nagusia. Ehiztari Beltzen artean, kapitain bat bere postua irabazi duen hura da, ez gure anaitasunetik kanpo dagoen edonork bere eritziaren arabera aukeratutako inor.

Lenilak, ordurarte ixilean mantendu zena begiradaz baso ilun eta hostotsua ikuskatzen, guganantz begiratu zuen. Bera zen gure berezko liderra, ez zuen inork aukeratzearen beharrik izan, hamarka aldiz bizia salbatu ziguten erabakiak hartu izanagatik zuen irabazia ohore hori.399459[1]

─ Ez datoz janari bila, Ygrail, haiek eramatera datoz. Ezin diegu utzi ehun bat pertsona gazte eta indartsu bereganatzen ─ baieztatu zuen, eta jarraian ironiaz galdetu ─ Noiz egin zenuen atzera azkenengo aldiz, Rolfe?

─ Utzi pentsatzen…sekula ere, edo inoiz?

Gero Ehiztari biziak niri zuzendu zidan begirada.

─ Eta zuk, Mur?

Maltzurki irrifarre egitera mugatu nintzen Ygraili begietara so egiten nion bitartean. Soberan zeuden hitzak.

─ Ulertzen dut ─ Ygrailek mesprezuz bota zituen azken hitzak, gure espedizioaren kide gazteenei zuzentzen zitzaien bitartean ─ Goazen, mutilak, egun batzuk barru batuko ditugu arduragabeko hauen hondakinak, saiek zerbait utzi badigute behintzat.

Ixiltasun geldoko une baten ostean, Ehiztari gezteetako bat hitz hauekin zuzendu zitzaion kapitainari:

─ Honen esanahia azaldu zidatenean ─ esan zuen Ehiztari Beltzen sorbaldan zilarrezko hariz josia zegoen irudia seinalatuz, egurrezko taketa batek oinetik sabaira zeharkatuta eta lau letagin zorrotzez hornituta agertzen zen buruhezurra ─ etsaia beldurtu eta norberaren egoa asetzeko baino zerbait gehiagorako zela adierazi zidaten, zilarretan isladatutako heriotza baino zerbait gehiago; askatasuna, ohorea eta leialtasuna bezalako sentimendu sakonen irudikapena zela esan zidaten, eta batez ere gizakien bizia babesteko egingo genuken sakrifiziorik handienaren imajina. Hori da niretzat Oniria Hiriaren esanahia, eta Ehiztari Beltzei zerbitzatzen diet balore hoiei men eginez.

330592_324_556_ArtFile_ru1[1]Ez zen hitz gehiagorik izan. Inork ez zion Ygraili bere atzera egitean lagundu. Hamazazpi geratu ginen. Galera haundi bat. Ygrail zen ezagutu nuen ezpatarik trebeenetarikoa.

Aurrikusi bezala, egun argiz  heldu ginen Sangalarrera. Santuarioa inguratzen zuen horma ez zegoen defentsa gogor bat eragiteko diseinatua, ateak ahulak ziren eta ariete batek erraz botako zituen behera, nahiz eta seguruenik ez zuten horrelakorik erabiliko hormaren garaiera eskasa zela eta, baita defentsa dorrerik ez zegoelako.

Hirurogei gizon armatu ziren Santutegiko goarnizioa eratzen zutenak, hurrengo gauean zehar Maarwarthi aurre egiteko edukiko genituen lagun bakarrak.

 

Imagen35

 

 

Borrokarik egingo ez zutenei Santuarioan gorde zitezela agindu genien, baita ate eta leihoak barrutik ixteko. Sazerdoteen artean haiztoak banatu genituen. Garaituak izango bagina, egoera logiko batean gertatu beharko luken bezala, ez zieten utzi behar pertsona bizirik harrapatzen.

Arku bat erabiltzeko gai zen gizon oro, gure zilarrezko puntetariko hiruz izan zen hornitua. Mutil gazteenetariko batzuk, Sangalarrera helduak zirenak nagusien adinerako Igarotzea bedeinkatua izan zezaten, baina orein eta erbien ehizan trebetuak zeudenak, arkulari bezala ezarriak izan ziren borrokaren lehen lerroaren atzeko gurdien gainean. Ez ziren gau hura baino haratago helduko, baina helburu hori lortzeko abagunea emango zieten besteei.

Helduko zirenean, nahikoa hurbildu zitezen arte itxaron beharko genuke, eta Ehiztariak azkenengo momenturarte ikusiak izatea ekidin. Hortarako, sazerdoteen lihozko togen azpian ostonduko ginen. Garaipena lortzeko geneukan aukera bakarraren gakoa, izaki higuingarri haien aurka egindako lehen gezi jaurtiketaren eraginkortasunean zetzan. Hori zen haien zenbakia txikiagotu eta irabaztea lortzeko abagune txiki bat lortzeko era.

Eguzkia jarri eta gutxira heldu ziren. Haien guda adarrek basoan zehar egin zuten ohiu, eta ulu izugarri batzuek erantzun zieten.

giphy[6]

─ Otsogizonak! ─ egin zuen birao Reynorrek, aho bikoitzdun ezpata erraldoi bat eskutan zuela ─ Txerri ustel baten sasikumeak, haietako hiru dakartzate!

Hamarnaka hasi ziren horma gainetik igarotzen, haien hizkuntza iluna isi eginez, arintasunez eta zehaztasunez mugituz, baina baita etsaia baino gehiago dela eta garaipena argi duela dakienaren prezipitazio eta orden faltaz.

 

tumblr_m6z13mMydV1qcxzcwo1_400

 

 

Rolfek borroka haizkora eskutan zuela egin zuen aurrera pausu pare bat, haren irudi ikaragarri gihartsua izkutatzen zuen toga albo batera botaz. Gainontzeko Ehiztariek berbera egin genuen, eta ilargiak sorbaldan generamatzan zilarrezko garezurrei disdira eragin zien. Gauekoek zalantza egin zuten, ezaguna zuten kana batzuk aurrerago zuten Ehiztariaren haizkora, eta haren alboan zegoen irudi lirainaren ezpatari ere beldur izaten ikasia zuten.

Imagen26

 

Lenilak altzairu arina zorrotik atera eta Rolfek guda adarrari orroea eraginarazi zionean, geziak ziztuka abiatu ziren airea ebakiz, hamarnaka erasotzaile lurrera iraulka erortaraziz, zilarrak haien gorputz izoztuan eragiten zuen erre min bizia zela medio. Gero ezpatak zorrotik atera eta egitura ordenatuan egin genuen eraso.

vampiro6[1]Haietako batek, aho kurbatudun ezpata eta brontzezko geruza fin batez estalitako egurrezko ezkutuaz armaturik egin zidan eraso. Aurrean jarri zitzaidan eta ahoa ireki zuen ia ezinezkoa zen keinu batetan, matrailezurra artikulatu gabe leukan suge bat balitz bezala, letaginek disdira egin zioten ilargipean, eta begi beltzek aurpegia argitzen zioten izpi bakunak xurgatu zituzten.

Parafernalia hutsa. Haien muga fisikoak gureen berdinak ziren. Alboa ezpataz kolpatu nion eta bere zalantzazko mugimenduetaz baliatu nintzen ezkutuaz hortzak txikitzeko. Lurrera erori zedin baino lehenago haren bularra alderik aldera zeharkatua neukan eta niri aurre egitera ausartu ziren bi ergelei egin nien eraso.
giphy19Orduantxe ikusi nuen. Maarwarthek hormaren gainetik jauzi egin zuen bi Otsogizonekin batera eta Ehiztariok betetzen genuen ingururantz zuzendu zen. Bazekien gu akabatuz gero, balantza bere alde izugarri desorekatuko zela.

 

 

 

Otsogizonetako batek Ehiztari gazte baten gaineraImagen14 egin zuen jauzi, besarkada hilgarri batetan bildu eta eskuineko besoa errotik erantzi zion bere hortz itzel eta boteretsuen bitartez. Gero Lenilari egin zion eraso. Huts galanta. Honek erasoa alboratu eta mugimendu lerden baten bitartez infernuko zakurraren trakea eta jugularrak ebaki zituen.

 

 

 

 

 

Imagen5

Iletsuetako bigarrenak aurrez egin zidan eraso. Ezkutua hainbesteko indarraz kolpatu zidan, atzerantz egitera behartu ninduela. Hura ezpataz ebakitzen saiatu nintzen baina erraztasunez alboratu zuen nire kolpea. Orduan Reynor hurbil neukala ikusi nuen. Otsogizonak gainera salto egin zidanean, ezpata askatu, haren lepoa bi eskuez heldu, bultzadaren inertzia indarraz baliatuz neure burua atzerantz erortzen utzi eta engendro nazkagarriaren burua tinko mantendu nuen goian. Une bat eta gero Reynorren ezpatatzarrak garezurra erdibitu zion.

 

Siratsa, esango luke bat baino gehiagok. Entrenamentua eta elkar ulertzea, baieztatuko lukete jakintsuenek. Baina Reynorrek ezin izan zuen munstro haietako hirugarrenaren erasoa saihestu. Atzetik egin zion jauzi gainera eta haginkada bortitz baten bitartez buruaren albo bat zanpatu zion. Gero ni ikusi eta eta gainera etorri zitzaidan neure odola dastatzeko erabakiaz. Azkarra zen, indartsua, eta gehiegi hurreratzen ari zitzaizkidan hiru Gauekoz inguratua nengoen jadanik.

Orduan, Ygraili gure uniformea apaintzen zuen irudiari buruzko hitz haiek jaurtitzera ausartu zen Ehiztari gaztea agertu zen itzalen artetik. Zalantza zantzurik gabe egin zion eraso Otsogizonari, mugimentuetan gure gizonen artean eskarmentu gehiena zutenen abiadura eta segurtasuna erakutsiz, eta haren bihotz zikina ezkerreko eskuan zuen haizto batez zeharkatu zuen, ezpata izaki boteretsuaren ahotzarrean sakonki sartzen zuen bitartean. Nik gaztearen atzekaldea babestu nuen, eta ezpataren akzio eremuan sartzearen zentzugabekotasuna burutu zuten Odolzaleak akabatu nituen.Imagen23

Aurrikuspen guztien aurka, zutik irauten genuen. Sangalarreko goardia armatuak kemenez ekiten zion borrokari eta, atzerantz egitea beste biderik ez genuen arren, gure egitura mantentzen genuen.

 

Borrokaren une batean, gure indarrak ahitzen hasiak zirenean, bi Gauekok santutegiaren hormetaraino heltzea lortu eta lehioetariko bat indarrez irekitzen saiatu ziren. Rolfek, bere aho bikoitzdun haizkora eskutan zuela, haienganantz egin zuen jauzi, aurrean jartzen zitzaizkionak era azkar eta basatiaz akabatuz. Gero haizkora erraldoia leihorantz jaurti eta bi Gauekoak erortarazi zituen.

Imagen21Gure egoera jasanezina gertatzen ari zen Maarwarth eta Rolfe aurrez aurre aurkitu zirenean, santuarioaren atera ematen zuen eskaileran. Azkenik, elkarri zioten kondairazko gorrotoaren uhalak  borrokarako askatuak izango ziren. Gaueko izugarriak, burdin belztuzko armadura soinean zuela, Rolferenganantz egin zuen aurrera belatz baten abiaduraz, baina honek ezpata eskuan zuela itxaron zion eta haren laisterketa bularrean emandako ostikada batez geldiarazi zuen. Bukaezina egin zitzaidan denboran zehar borrokatu ziren. Haiengana inguratzen saiatu nintzen baina gehiegi ziren bidea ixten zidaten etsaiak.

Imagen20

Rolfek, gure muturreko egoeraz jabetuta, gure defensa lerroa zulatua izan bait zen, jokaldi arriskutsua burutu zuen. Maarwarthek jaurtitako kolpe bortitza altzairuzko aho zorrotzaz gelditzean, ezpatari aidean ihes egiten utzi eta Gauekoari sinistarazi zion hark lortu zuela Ehiztariari ezpata eranztea. Iluntasuneko izakien buruzagi oldarrak, bere burua Ehiztariaren xafla zorrotzaren arriskutik at ikustean, haren arma gabeko eskua hartu, santuarioaren hormaruntz bultzatu eta aurpegiaren albo batean sartu zizkion letagin beldurgarriak. Une horretan bertan Ehiztari azkarrak, aintzinako izakia amarruan erortaraztea lortuta, zintzurra zeharkatu zion ezkutuaz hornitua zegoen eskuan gordeta zeraman zilarrezko punta batez.

 

Rolferen sakrifizioak ekarri zuen borrokaldiaren bukaera. Gauekoek, haien buruzagia erortzen ikusita, lurra estaltzen zuten hilotzen artetik gehienak euren aldekoak zirela ikusita, hiru Otsogizonak barne, ihesari eman zioten.

 

Imagen16

Zortzi Ehiztarik soilik irauten genuen zutik, Rolfe, Lenila eta Ehiztari gaztea barne. Tenpluaren zaintzaileen artetik, hogei baino gutxiago zeuden bizirik. Rolferengana hurbildu eta haginkada ikusi nion. Denontzat zen ezaguna haren esanahia. Ordu batzutan sukarra izango zuen, lozorroak hartuko zuen, azala zurbilduko zitzaion, eta itzartzean ez gintuen lagun bezala ezagutuko, harrapakin bezala baizik. Lenilari irrifarre egin zion, maite zuen, eta ordainetan emakume kementsuaren maitasuna jasotzen zuen, nahiz eta hirian biek izan bikotea eta seme alabak. Lenilak irrifarrea itzuli zion. Gertatzen ari zen hura aurrikuspenetan sartzen zen, eta borroka baino lehenago izan zuten elkar agurtzeko abagunea eraikuntza barneko gela dotore batetan. Gero Rolfe niri zuzendu zitzaidan:

─ Ni arduratuko naiz haginkadaren bat jaso dutenetaz, eta gero anaitasunean sartu ginenean elkarri egindako zina beteko duzu.

Rolfek minik eragin gabe hil zituen haginkadaz zaurituak izan zirenak. Ez zen hain zaila izan, oraingoan ez zegoen umerik haien artean. Jainkoren batek erruki izan zuen, eta Ehiztari Beltzei zerbitzatzen ibilitako hamabost urteetan zehar gainditu ezin izan zuen bakarraz ez zigortzea erabaki zuen. Gero bere haiztoa Ehiztari gazteari eman eta esan zion:

─ Gogoratu egun hau, gazte, oraindik aurrera zure izena leku honen kondairari lotua geratuko bait da. Erakutsi atzetik datozenei, eta defendatu beti gaur defenditu dituzun baloreak.

Neure txanda zen orain. Besteengandik aldendu eta egurrezko gurdi baten atzera joan ginen.

─ Garagardoz betetako adar bat eskutan dudala itxarongo dizut, lagun ─ esan zidan irrifarreka, eta besoa eskeini zidan.

─ Adarra nahikoa haundia izan dadila, eta garagardoa aski hotza ─ erantzun nion bere besagain boteretsua indarrez sakatuz.

─ Zaintzazu Lenila.

─ Hark zainduko gaitu gu, baina zin dagizut ez zaiola ezer gertatuko arnasa geratzen zaidan bitartean behintzat.

Gero Rolfek ilargi zurbilari begiratu zion, eta lepoa ebaki nion kolpe azkar eta garbi baten bitartez.

Gauean zehar hilotzetaz libratu ginen. Odolzale nazkagarrienak basoaren ertzean bota genituen zakur basatien janari bihurtu zitezen, eta gure artean eroritakoentzat sutzar haundi bat prestatu genuen. Hildako Ehiztarien gorputzak olioztatu eta egurrezko ohexketan jarri genituen, uniformea jantzita eta armak eskutan zituztela. Lenila bera izan zen Rolferen gorpua garbitu eta olio usaintsuz estali zuena. Gero egur metari sua eman zion, eroritakoen arimak askatu eta lurrari zegozkion gorpuak hari itzuliz.

Oniria Hiriko soldaduek, egunsentian puskatu zuten urrutiko zerumuga. Goardia Gorria bera, zilar koloreko koraza orbangabea jantzita, kapa gorria eta txima beltzaz apaindutako kaskoaz, zaldiz zetorren bai gure arrastoak erre edota bizirik zirautenak atxilotuta eramatera. Ygrail ez zegoen haien artean.

Bost egunetan iritsi ginen hirira eta, ateetan, goardiak egin zigun harrera. Armak kendu zizkiguten, haien lantzak guregana zuzendu eta Nagusien Biltzarraren aurrera eraman gintuzten. Ehun gazteri bizia salbatu genion, Maarwarth eta hiru Otsogizon infernura bidali genituen. Baina, haien aburuz, Oniria Hiriari traizioa egin genion.

Zer egingo duzu, Odiseo, Itakara heltzean?”

Imagen19

 

 

Bigarren mailako tenplu batetan sartu gintuzten. Zaharrak barruan zeuden, guri itxoiten, hogei zaindarik babestuta. Ateak itxi zituzten. Nire kideengandik alboratu eta pausu batzuk aurrera eman nituen, Oniriako Ahotsaren aurrean belaunikatu nintzen arte, arnasa zakur kakaren usainaz nahastua zeukan agure higuingarri bat. Lenila neu baino askoz habilagoa zen hitzez, baina momia haientzat onartezina zen emakume bat izatea haiekin elkarrizketatu behar zuena.

─ Gure konfidantza traizionatu duzue ─ esan zuen, negu batzuetan zehar hiriaren zati haundi baten goseaz bukatuko lukeen balioa zeukan eraztunez jantzia zegoen hatzamarraz seinalatuz ─ Itxaroteko agindua jaso zenuten, eta gure ordezkoaren aholkuari muzin egin zenioten. Zer daukazue esateko zeuon buruaren defentsan?

“Esaidazu, zer egingo duzu?”

─ Geure anaitasunaren legeei jarraitu genien ─ erantzun nion behera begira ─ Gizakiak babestu genituen, salbatu…

─ Zuen erruagatik hamar Ehiztari Beltz hil dira ─ eten zidan hitza beste agure nardargarrietako batek ─ Mantenu neketsuko ordena zarete, zuen prestakuntza luzea eta garestia da, eta etorkizun disdiragarrieneko hiru gazte galdu dira zentzugabeko ekintza honetan.

Hirugarren hezur zaku ustel batek, kiratsdun ipurdia eserita eduki zuen aulkitik jeiki eta amorruak gaixotua balego bezala egin zuen oihu:

─ Zigor eredugarri bat izango duzue. Sangalarren legea hautsi zuten familienganako ere neurri zorrotzak ezarriko dira. Zuek, gartzelan beteko duzue jarriko zaizuen zigorra, eta eroritako Ehiztarien alargun, seme-alaba edota gurasoek ez dute hildakoengatik jaso beharreko diru kopurua eskuratuko, nahiz eta horrek neguan zehar gosez hilko direla esan nahi duen!

Begiak itxi eta guztiz kontzentratu behar izan nuen suminaren eskuetan ez erortzeko.

Nahiz eta atzean eduki, Lenilaren begirada zorrotza bizkarrean sartuta nabaritu nuen.

 

“Zer egingo duzu, Odiseo, Itakara heltzean?”

“Esaidazu, zer egingo duzu?”


Imagen15

 

 

 

 

 

 

 

 

 

“Haiekin batera giltzaperatuko naiz tronuaren gelan. Zuk, Telemaco, ateak itxi eta kanpotik trankatuak izan daitezela aginduko duzu. Gero denak hilko ditugu”

Pantera baten abiaduraz zutitu nintzen. Eskuinean neukan zaindariaren ezpata atera eta albo batetik bestera zeharkatu nuen. Besagaina erabiliz ezkerreko aldea zaintzen zuenaren trakea apurtu eta honen lantza hartu nuen lurrera erori zedin baino lehen. Zaharrak, oiloak azeria oilatokian sartzen denean bezala saiatu ziren ihes egiten, denak Oniriako Ahotsa ezik, zeinaren bularra nik jaurtitako lantzak zulatu zuen, odol ustela ahotik ateraraziz.

Hogei zaindari, hori zen txoriburuek nahikotzat jo zuten kopurua zazpi Ehiztari Beltz kokiltzeko, espazio guztiz irekidun jauregi batean. Hori da norberaren burua botereorodun sentitzearen arazoa,zauritu ezinezkotzat jotzea, zuhurtasunaren esanahia ahaztea dakarkizu. Eta batzutan oso garesti ordaintzen da. Galdetu diezaietela bestela Penelope eskuratu nahi izan zutenei. Eh, Odiseo?

Nire atzean, hilda erortzen diren zaindarien armen hotsak entzuten ditut. Lurretik ezpata bat hartu eta nire lanari ekiten diot, gizakiak babestea.

Kale estuetan lekututako jauregia, estolderietarako sarrerez hornitua. Zahar inozoak. Hemendik atera egingo gara, eta hor kanpoan biziraungo dugu. Urteak daramagu egiten.

 

Imagen8

 

 

 

 

Tags: ,

No comments yet.

Leave a Reply