EZTIA ETA OLIOA

 

Cafe-MielCont

 

 

 

 

 

 

 

 

 

EZTIA  ETA  OLIOA

 

 

Eztia eta olioa jartzen zenituen

ogi zatiaren gainean

goizeko lehen orduetan

esnatu ostean.

Egun argia,

zeruaren koloreak

tapiza pertsa bailitzan

urdin mailegatua zirudien.

Tximinia bati kea zerion

eta urruneko larrean barreiatzen zen

bertako ihintzarekin bat eginik.

Zertzelada haietan

zure irribarre joria

olio tantetan pozten zen

eta une haietako begiradetan

maitasuna baizik

ez genuen partekatzen,

eztia bezain gozoa

eta olioa bezain bizia.

 

Haginkada xamurrez

ogiari kosk egiten zenion

eta hortzetako erretenetan

eztizko hariak nabaritzen zitzaizkizun

kendelen argizarizko tantak bailiran

letaginetatik zintzilik.

Horregatik ote zen

zure musuen gozoa?

 

Gozamena besterik

ez zen isurtzen

gure besarkaden arteko zirrikituetan.

Halakoa zen guure arteko maitasuna,

eztia bezain gozoa

eta olioa bezain bizia.

 

Eta horzkada bat bestearen atzetik

ogi zatia amaitzen zenuen,

olioz gantzuturiko ogi-mamia

ezti tantaz zipriztindurik.

Eta alaitasun haren leinurupean

zure etxekko sukaldea

zohargitu egiten zen.

Zinez gustatzen zait

goizean goiz

ogi zatiak prestatzen zu ikustea,

ezti gozoa eta

olio bizia

mami zuriaren gainean jartzen.

Eta ez dut besterik behar

maite zaitudala jakiteko.

 

 

Eztia eta olioa-ONA

 

 

 

ACEITE  Y  MIEL

 

Ponías aceite y miel

sobre el trozo de pan

a primera hora de la mañana,

al despertarnos.

El día era claro, el color del tapiz celeste

parecía de un azul prestado.

Requiebros de humo salían de una chimenea

y se difuminaban en el prado lejano

haciéndose uno con el rocío.

En aquellas pinceladas

tu sonrisa generosa

se alegraba en las gotas de aceite,

y en las miradas de aquel instante

no intercambiábamos nada más que amor,

un amor tan dulce como la miel

y tan vivo como el aceite.

 

A dulces dentelladas

mordías el pan

y entre los dientes

se te notabanlas hebras de miel

como si gotas de cera fueran

resbalando por los colmillos.

¿Sería por eso

aquel dulce de tus besos?

Pero no era sino gozo

lo que manaba

desde los entresijos de nuestros abrazos.

Así era nuestro amor,

tan dulce como la miel

y tan vivo como el aceite.

 

Y una dentellada trs otra

acababas el trozo de pan,

miga ungida de aceite

salpicada por gotas de miel.

Y bajo aquel alegre fulgor

la cocina de tu casa resplandecía.

La verdad es que me gusta

verte preparar los trozos de pan

muy de mañana,

verte untar sobre la blanca miga

dulce miel y vivo aceite.

Y no necesito nada más

para saber que te quiero.

 

 

 

Pello Otxoteko.

Goizalbaren argitan, (2007).

 

 

 

tostada-miel

 

Tags: , ,

No comments yet.

Leave a Reply